Iberiar Penintsulako
Dinosauro Iknitak

IBDIen aurkezpena

IBDI, Iberiar Penintsulako Dinosauro Iknitak, hautagaitza hispaniar portugaldarra da, dinosauroen hamaika aztarnategik UNESCOren Munduko Ondarearen parte izan daitezen. Beraz, IBDI Mugaz gaindiko Ondasuna da, izan ere, mugakide diren bi estatu kideren (Espainia eta Portugal) lurraldean baitago kokatuta.

Gainera, IBDI serieko ondasuna da, probintzia biogeografiko berekoak izanik eratze parte erlazionatuak dituena, eta serieak osotasunean, ez horrenbeste parte isolatuek, aparteko balio unibertsala du.

IBDI aztarnategiak Espainiako autonomia erkidego eta Portugalgo barruti ugaritan daude: Aragoi, Gaztela eta Leon, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Errioxa eta Asturiasko Printzerria Espainian eta Santarém eta Setúbal Portugalen. Denek ere aberastasun paleontologiko handia dute, oro har, eta dinosauroen ikniten aztarnategiengatik nabarmentzen dira. Aztarnategi horietako hamaika bereziki garrantzitsuak dira zientzia aldetik: Pedreira do Galinha, Vale de Meios eta Pedra da Mua Portugalen; Tereñes, Fuentesalvo, Las Cerradicas, El Peladillo, Los Cayos, Tambuc eta Fumanya Espainian.

Osotasunean, IBDI hautagaitzako hamaika aztarnategiek Iberiar Penintsulako dinosauroen erregistro paleoiknologikoaren aparteko aberastasun anitza erakusten dute (230 aztarnategi inguru eta 22.000 aztarna baino gehiago), eta aparteko balio unibertsala azaltzen dute, izan ere:

  • Ornodun hauen Mesozoikoko azken 100 milioi urteetako fauna segida irudikatzen dute, eta mundu mailan garrantzi berezia dute, izan ere, Jurasikoaren eta Kretazeoaren artean izandako dinosauro faunen aldaketa deszifratzeko leiho handi gisa balio du, eta dinosauroen bizimodu eta giro anitzak islatzen ditu.
  • Gainera, aztarnak eta haiekin lotzeko moduko adin desberdinetako ornodunen hondakin zuzen (hezurrak eta hortzak) eta bestelako hondakin ugari dituzte. Horien azterketa sendoa da ikniten tipologia orokorrari dagokionez, munduko beste inon ez bezala.
  • Iberiar Penintsulako dibertsitate iknologiko handiari eta horrek bertako aztarna zuzenekin duten loturari esker, Erdi Jurasikotik Goi Kretazeora arte dinosauroek izandako bilakaera berreraiki daiteke, baita leku oso mugatu batean, "Iberiar Plaka" deituriko plaka tektoniko batek mugatutako haien banaketari eta bizimoduei buruzko hipotesiak egin ere. Plaka horrek Pangea superkontinentearen fragmentazioaz geroztik, irla edo inguruko kontinente masa handietako fauna desberdinen zubi elkarkomunikatzaile gisako funtzioa izan zuen.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Ministerio de Cultura