Iberiar Penintsulako
Dinosauro Iknitak

IDPIren hautagaitzaren justifikazioa Fumanya mapa kartografikoa

IDPI ondareak hamaika aztarnategi ditu, Mesozoikoko azken 100 milioi urteetakoak, Erdi Jurasikotik Goi Kretazeora bitartekoak. Geruzatan daude irudikatuta: Bajociense-Batoniense (Pedreira do Galinha, Vale de Meois), Kimmeridgiense (Tereñes), Titónico-Berriasiense (Pedra da Mua, Las Cerradicas, Fuentesalvo), Hauteriviense-Barremiense (Costalomo), Aptiense (El Peladillo, Los Cayos), Santoniense-Campaniense (Tambuc) eta Maastrichtiense (Fumanya). Aztarnategi guztien artean denbora-tarte osoa estaltzen dute eta dinosauroen aroko sei alditatik lau hartzen ditu. Horrela, munduko historia ebolutiboa bildu eta Erdi Jurasikotik desagertu ziren arte (Kretazeoaren amaiera) esperimentatu zituzten dibertsifikazio zabalaren informazioa biltzen dute bereziki.

Dinosauro arrastoen 18 iknotaxon berri erregistratu dira Iberiar Penintsulan, ikniten zenbait taldetakoak (Sauropodoak, Teropodoak eta Ornitopodoak). Beste tokiren batean ere identifikatu eta aurkitu dira bestelako batzuk. Nabarmendu behar da sauropodo, teropodo eta ornitopodoen iknita kopuru handia dagoela, baita tireoforo eta hegaztien iknita kopuru handia ere. Asoziazio biotikoen barietate adierazgarria osatzen dute.

IDPI hautagaitzaren hamaika aztarnategi horiek Iberiar Penintsulako dinosauroen erregistro paleoiknologikoaren askotariko eta aparteko aberastasuna irudikatzen dute (230 aztarnategi inguru eta 22.000 arrasto baino gehiago). Mesozoikoko azken 100 milioi urteetako ornodun horien fauna segida irudikatzen dute, eta mundu mailan garrantzi berezia dute, izan ere, Jurasikoaren eta Kretazeoaren artean izandako dinosauro faunen aldaketa deszifratzeko leiho handi gisa balio du, eta dinosauroen bizimodu eta giro anitzak islatzen ditu. Dinosauroen munduko dibertsitatea azaltzen duen beste zenbait eremu geologiko egon arren, horietako bat bera ere ez da IDPI aztarnategi guztiak bezain garrantzitsua, zehatza eta erabatekoa.

Iberiar Penintsulako dinosauroen aberastasun iknologikoari esker, konparazio sakona egin da munduko beste aztarnategiekin, munduko IDPI aztarnategien irudikapena erakusteko asmoz. Konparazio horren emaitzak eremu geologikoek Iberiar Penintsula munduko tokirik garrantzitsuena dela erakusten dute dinosauro-iknitei eta beren inguruneari buruzko informazio zientifikoari dagokionez. Beste toki batzuk ere, Estatu Batuetako erdigunea esaterako, garrantzitsuak dira; hala ere, Iberiar Penintsulak askoz ere eremu txikiagoan gordetzen du informazioa, Iberiar plakan. Pangea superkontinentea zatitu zenetik, irla edo zubi gisa erabili izan zen, gertuko masa kontinental nagusien fauna mota ezberdinak lotzeko. Gune horretako fosilek zientzia informazio orokor garrantzitsua dute, egun Ozeano Atlantiko gisa ezagutzen duguna sortzen ari zen garaiko dinosauro faunaren segidari lotuta dagoena. Ezaugarri hori garai hartan «munduko erdigune» gisa jardun zuen eremu pribilegiatu batean baino ezin zitekeen eman (masa kontinentala apurtu zen erdigune bakarrean).

Egia esan, ez da aurrerapen zientifikoak garatzeko leku bakarra, baina desagertutako organismoen talde handi baten historia ebolutiboak oso gutxitan izan du ondare bakar batean guztiz berreraikitzeko aukera. Hauxe da zalantzarik gabe hain eremu geografiko mugarrituan eman den eta hain luzea izan den aldi geologiko bateko dinosauroen garapena azaltzeko toki nagusia. Esan beharra dago planetako beste toki batean arrasto-aztarnategi gehiago aurkituko balira, ez litzatekeela IDPIren egoera pribilegiatua inolaz ere aldatuko.

Aditu ospetsuak aritu dira arrastoen Iberiako aztarnategi asko aztertzen, hurrengo hauek besteak beste: Martin Lockley, Christian Meyer, Jean Le Loeuff, William Antony Swithin Sarjeant, Marco Avanzini, etab.; eta ondorioz, zenbait dokumentu zientifiko eta lan berezituetarako deitu dituzte. Ikerlari horiek Espainiako eta Portugalgo unibertsitateko, museoetako eta fundazioetako zenbait talderekin aritzen dira lanean. Geroz eta gehiago diren artikulu zientifikoak idatzi dituzte elkarrekin.

Aztarnategi paleontologikoetan erakutsi diren dibertsitateak eta aberastasunak, orokorrak eta paleiknologikoak, bereziki, ikerketa, babes eta kontzientziazio ekimen mota ugari ekarri ditu Iberiar Penintsula osora. Arrastoen zenbait aztarnategi atari zabaleko sekulako museo bihurtu dira. Beraz, lana sortu du nazioarteko zenbait erakunde paleontologikorentzat, eta, ikerketekin jarraitzeaz gain, etorkizuneko belaunaldietarako aztarnategiak babestuko direla ere bermatzen du. Aztarnategien sakabanatzeak, bestalde, ekonomikoki deprimitutako guneak indartzen lagundu du. Ondare hau baliabide naturalen kontzientziazioa handitzeak herriko zenbait sektoreri egiten dion mesedearen adibide garbia da.

Ondare honetako aztarnategi gehienak natura-parke, parke geologiko eta kultura-parke deklaratutako guneetan aurkitzen dira. Babes bereziko guneetan kokatzen dira beti (kulturala edota ingurumenekoa). Gizakiak bere inguruarekin duen interakzioari esker, azaleratze berriak aurkitu dira arrastoekin, eta babeserako zenbait lege ateratzeari esker babestu dira.

- Portugalko Vale de Meiosko eta Pedreira do Galinhako aztarnategiak «Sierras de Aire y Candeeiros» natura-parkearen barruan aurkitzen dira. Pedra da Mua aztarnategia Arrábida natura-parkean dago. Bi natura-parke horiek herentzia geologiko eta biologiko handia eta garrantzitsua dute, eta Jurasikotik gaur egunera arteko garapen paleoekologikoa ikertzeko aukera eskaintzen du. Arroka sedimentarioen erakusketa zabalak eremu endokarstiko eta exokarstikoak sortzeko aukera ekarri eta Mediterraneoko landaredi tipikoaren garapena ahalbidetu zuen. Eremu geologikoetatik gertu dauden lekuetan dinosauroen arrastoak dituzten beste aztarnategi batzuk identifikatu daitezke, baita antzinako giroaren berreraikuntzako animalien fosiletan aberasgarriak diren eraketak ere.

- Las Cerradicas Maestrazgoko Europako eta munduko parke geologikoaren barruan dago.

- Peladillo eta Los Cayos-ko aztarnategiak (Errioxa) biosferako erreserba deklaratutako gune batean aurkitzen dira (2003ko uztailaren 9an, gizakiari eta biosferari buruzko UNESCOren programako -MAB- nazioarteko kontseiluak biosferako erreserba deklaratu zituen Valles de Leza, Jubera, Cidacos eta Alhama).



Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa